Txingak
1. Non sortu zen?
Kirol hau gure arbasoen esne bidoiak garraiatzen ohituratik etortzen da.
2. Aktibitataren deskribapena
Joko honetan esku bakoitzean txinga bat hartu eta ahalik eta distantzia luzeenean eraman behar dira, mugarik gabeko denboran. Kirol hau benetan gogorra eta sufritua da. Izan ere pisu astuna beti gainean eramaten da, deskantsurik gabe. Proba kirolariak gehiago ezin duenean amaitzen da. Goputza prestaturik egon behar da txingak eramateko, gehienbat hankak eta zerbikalak, baita hatzak ere, kargaren presioari eusteko. Txinga bakoitza 50 kg pisatzen du.
3. Beharrezko materiala
Bakarrik txingak beharrezkoak dira.
4. Arropa
Kiroletako arropa eraman behar da kirol hau egiteko.
5. Ba al daude modalitate ezberdinak?
Ez, ez daude modalitate ezberdinak.

Aizkolaritza
1. Non sortu zen?
Kirol hau, ikazkin eta egurgileek Euskal Herriko basoetan egiten zituzten lanarekin hasi zen.
2. Aktibitataren deskribapena
Etzanda edo zutik jarritako enborrak erdibitzean datza aizkorak. Horretarako, ahalik eta tinkoen josita egon beharko du aldez aurretik finkaturiko neurria duen enborrak. Proba gehienetan enborra edo enborrak ebakitzeko denbora izan ohi da neurgarri, hau da, enborra edo enborrak ahalik eta azkarren ebaki behar da edo dira.
Nolanahi ere, kolpeka, aizkorarkada gutxienean enborra ebaki, ere jokatzen da probaren bat edo beste.
3. Beharrezko materiala
Aizkora eta zuhaitzaren tronko batzuk behar dira.
4. Arropa
Normalean, praka zuriak eramaten da kirol hau egiteko, gero aizkolarien kamiseta kolore desberdinetakoa izan behar da jokalarien artean ezberdintatzeko.
5. Ba al daude modalitate ezberdinak?
Bai, Bikotekako Aizkora ere praktikatzen da.